Karnabalak 2023

Eguraldi ederrarekin, giro bikainean egin dituzte eskoletako mozorro festak

Aitziber Arzallus 2023ko ots. 17a, 18:14

Musika, dantza eta, nola ez, mozorroak izan dira gaur herriko hiru eskoletako protagonistak. Eguraldi ederrarekin, giro bikainean ospatu dituzte karnabalak. Gainera, asteazkenera arte ez dute ikasgeletara itzuli beharrik izango herriko umeek.

Azpeitiko eskoletan mozorroak, musika eta dantza izan dira gaurko protagonistak. Goizez zein arratsaldez, eguraldi ederra lagun zutela eta guraso eta aiton-amonen begiradapean, giro bikainean ospatu dituzte inauteriak. Gainera, asteazkenera arte ez dute ikasgeletara itzuli beharrik izango herriko umeek.

(Argazkiak: Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai, Iraurgi Ikastetxea eta Azpeitiko Ikastola Ikasberri)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide