Karnabalak 2023

Uztarriak aurten ere photocall-a jarriko du Jai Karnabalean, plazan

Uztarria.eus 2023ko ots. 17a, 13:00

Kuadrilla bat 2022ko 'photocall'-ean.

Kioskoaren atzeko aldean jarriko du Uztarriak polaroidea, eta herritarrek 13:00etatik 14:30era bitartean izango dute han argazkiak ateratzeko aukera. Photocall-eko argazki guztiak astelehenean izango dira ikusgai webgune honetan, eta han argazkia ateratzen dutenen artean Elikaguneko otarre bat zozkatuko du Uztarriak.

Uztarria Komunikazio Taldeak aurten ere photocall-a jarriko du Jai Karnabalean, plazan, kioskoaren atzeko aldean. 13:00etatik 14:30era izango dute herritarrek Uztarriaren polaroidean argazkiak ateratzeko aukera.

Argazkiak festa giroko apaingarriz eta osagarriz hornituta atera ahal izango dituzte hala nahi dutenek. Uztarriako kazetariek aterako dituzte argazkiak, eta horiek astelehenean izango dira ikusgai webgune honetan.

Gainera, aurten berrikuntza gisa, photocallean argazkia ateratzen dutenen artean Elikaguneak prestatutako otarre bat zozkatuko du Uztarriak. Asteazkenean jakinaraziko du nor den sariduna. 

Animatu eta atera karnabaletako argazki dibertigarrienak Uztarriaren photocallean!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide