Karnabalak 2023

Autobus geltokietan aldaketak izango dira karnabaletan

Julene Frantzesena 2023ko ots. 17a, 08:00

Burdinbidearen Euskal Museoaren ondoko autobus geltokia.

Igandean, astelehenean eta asteartean, 16:00etatik 19:00etara bitartean, autobusak ez dira geldituko Jose Artetxe kaleko (anbulatorioaren aurrea), Julian Elorza hiribideko eta Burdinbidearen Euskal Museoaren ondoko geltokietan.

Karnabalak direla eta, igandean, astelehenean eta asteartean ez dira erabilgarri izango herriko hainbat autobus geltoki, 16:00etatik 19:00etara bitartean. Zehazki, hiru egun horietan bertan behera utziko dituzte Jose Artetxe kaleko (anbulatorioaren aurrea), Julian Elorza hiribideko eta Burdinbidearen Euskal Museoaren ondoko geltokiak. Ordu tarte horretan saihesbidean eta Burdinbidearen Euskal Museoaren ondoko oinezkoentzako zubiaren ondoan geldituko dira autobusak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide