Karnabalak 2023

Karnabaletarako apain-apain

Mailo Oiarzabal 2023ko ots. 15a, 16:17

Saltoki askotako erakusleihoak ez ezik, herriko beste zenbait txoko ere hastear diren festarako deia zabalduz prestatu dituzte azpeitiarrek.

Mozorroen estraperloa eta festarako azken prestaketak puri-purian diren egunotan, herriko saltoki asko eta asko ere prestatu dira karnabaletarako. Batzuetan deigarriago eta beste batzuetan apalago, baina Azpeitiko erakusleiho gehienetan ikus daitezke Inauteri festei egindako keinuak.

Baina saltokiak ez ezik, badira etxe atariak apaindu dituzten herritarrak ere; bilduma honetan ageri den Artzubia kaleko ataria, esaterako, elegante eguneko motiboekin apaindu dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide