Karnabalak 2023

Jai Karnabal arratsaldeko zezenaren irteera zuzenean emango du Uztarriak

Uztarria.eus 2023ko ots. 18a, 09:15

Zezenaren irteeraren eta horren aurreko giroaren irudiak emango dituzte Uztarria.eus-ek eta Erlo Telebistak streaming bidez, 16:15ean hasita. 

Urolako Komunikazio Taldeak zuzeneko emanaldia egingo du Elegante Egun arratsaldean, Erdikaletik. Uztarria.eus-en nahiz Erlo Telebistan izango da ikusgai irteeraren unea. Zuzeneko saioa 16:15ean hasiko da, eta zezenaren irteerarekin bukatuko da, 16:30 pasatxoan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide