Karnabalak 2023

Tabernek bihar dute mozorro lehiaketan izena emateko azken eguna

Aitziber Arzallus 2023ko ots. 16a, 08:50

Haginpe taberna, iazko karnabaletan.

Karnabal giro onena duen tabernaren sarira aurkezteko, Kultur Sailera deituta eman behar da izena. Hain zuzen ere, biharkoa dute horretarao azken eguna. Irabazleak 200 euroko diru saria jasoko du.

Astelehen Karnabal gaueko mozorro lehiaketan parte hartu nahi duten tabernetako ordezkariek  biharkoa dute izena emateko azken eguna. Udaleko Kultura Sailera jo beharko dute horretarako, 943-15 70 68 telefono zenbakira deituta. Udalak tabernariak ere mozorro festan parte hartzera animatu ditu, eta gogorarazi du karnabal giroko tabernarik onenaren sariaren irabazleak 200 euroko diru saria eskuratuko dutela.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide