Gaur iritsiko da Korrika Azpeitira

Ihintza Elustondo 2022ko api. 8a, 08:51

Eskualdeko ordutegiarekin osatutako mapa.

Gaur eguerdi partean iritsiko da euskararen aldeko egitasmoa Azpeitira, Hitzekin lelopean. Korrika Txikia ere gaur egingo dute, 10:15ean hasita. Zuzenean jarraitu ahal izango da 22. Korrika Uztarriaren webgunean. 

Joan zen ostegunean hasi zen Korrikaren 22. edizioa Amurrion (Araba), eta Azpeitira iristear da euskararen aldarria lau haizetara zabaltzen ari den egitasmoa. Gaur eguerdi partean zapalduko ditu Korrikak Azpeitiko lurrak; hain zuzen ere, 13:10 aldean iritsiko da Estra baserrira, Errezil aldetik.

Alde hartatik herrigunera joango da Korrika, eta herriko kaleak gurutzatu ostean, Azkoitirako bidea hartuko du. 14:04 aldean utziko du Azpeitia Korrikak; Loiolako autoeskola aldean egingo dute herriko azken kilometroa, 14:04 inguruan.

Korrika eskualdera iristen denean, zuzenean jarraitu ahal izango da UKTko tokiko webgune guztietan –tartean Uztarrian–, Urola Kostako Hitzan eta Erlo Telebistan. Korrika Azpeitira iritsi baino ordu batzuk lehenagotik izango da ikusgai haren zuzeneko bideoa Uztarrian, ETBren seinaleari esker.

Korrika Txikia, igerileku aurretik

Korrikaren egun berean egingo dute herriko ikastetxeek Korrika Txikia. Haur Hezkuntzako laugarren edo bosgarren mailatik Lehen Hezkuntzako seigarren mailara arteko ikasleek parte hartuko dute ekintzan. 10:15ean igerilekuaren aurretik abiatuko dira, eta anbulatorio aurretik igarota, Udal Liburutegiaren ondoko zubitik Enparan kalera sartuko dira; kale horretan behera egingo dute, eta Perez Arregi plaza zeharkatuta, Erdikalean gora joango dira; ondoren, Elizkalean behera egingo dute, eta Santio kaletik gora joanda, plazan bukatuko dute ibilbidea.

Ekitaldiarekin amaitzeko, Korrikaren mezua irakurriko dute zenbait ikaslek udaletxeko balkoitik, eta udaleko ordezkariren batek ere hartuko du hitza. Ondoren, Juan Antxieta musika eskolakoek kioskoan kantu batzuk joko dituzte, eta horrekin amaituko dute euskararen aldeko egitasmoa.

Kilometroz kilometro

Eguerdi partean iritsiko da 22. Korrika Azpeitira, eta ordutik aurrera, herriko hainbat eragilek eramango dute euskararen aldeko lekukoa. Honako hau da kilometroz kilometro 22. Korrikaren lekukoa eramango duten eragileen zerrenda:

  • 13:10. Estra baserria: Bieleko langileak.
  • 13:13. Tartean, bidean: Sokaitz eskalada taldea.
  • 13:17. Harrobiaren parean: Azpeitiko EH Bildu.
  • 13:21. Tartean: Izarraitz igeri elkartea.
  • 13:25. Irurena enpresa: Irurena lantegia.
  • 13:26. Lapatx zabortegia: Oilo Soro elkartea.
  • 13:28. Tartean: Azpeitiko Ikastola Ikasberri.
  • 13:30. Errezilerako biribilgunea: Loiolatxo elkartea.
  • 13:32. Egaña gozotegi parea: Sammic.
  • 13:34. Laubide jatetxe parea: Elikagunea.
  • 13:35. Artzubiko kebab-aren parea: Center Point akademia.
  • 13:37. Zezen plaza: Azpeitiko Ikastola Ikasberri.
  • 13:38. San Martin egoitza: Sortu/Orkatz.
  • 13:39. Laboral Kutxaren ataria: Sarralle.
  • 13:40. Azoka Plaza atzea: Kulturaz kooperatiba.
  • 13:41: Enparan Dorretxea: Azpeitiko EAJ.
  • 13:42. Burdinbidearen Euskal Museoaren parean: Kimu Bat.
  • 13:43. Tartean: Iraurgi Ikastetxea.
  • 13:44. Urola zentro medikoaren parea: Azpeitiko Udala.
  • 13:44. Kimetz ile-apaindegiaren parea: Atzegi.
  • 13:44. Perez Arregiko zubia: Bertan merkatari elkartea.
  • 13:45. Korrale tabernaren ataria: Tienda Azul.
  • 13:45. Amaia tabernaren ataria: Kontxi arraindegia.
  • 13:48. Plaza: Ernai.
  • 13:49. Elurra tabernaren ataria: Iraurgi Saskibaloi Taldea.
  • 13:50. Prat kafetegiaren ataria: Uztarria Komunikazio Taldea.
  • 13:51. Aliur kafetegiaren parea: Ikasberri kirol elkartea.
  • 13:52. Tartean: Azpeitiko Udala.
  • 13:53. Sajuandegiko biribilgunea: Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai eta Urola Ikastola BHI.
  • 13:53. Sanjuandegiko denda txinatarraren parea: Zokoa elkartea.
  • 13:54. Igerileku ataria: Zezen Beltz elkartea.
  • 13:54. Sanjuandegi Baigera ataria: Baigera elkartea.
  • 13:55. Iris mertzeria ataria: Erniarraitz bertsozale elkartea.
  • 13:56. Sanjuandegiko zubiaren hasiera: Elkar-ekin taldea.
  • 13:57. Zubiaren ondorengo bidegurutzea: Azpeitiko Gure Esku.
  • 13:57. Tartean: Urolako LAB.
  • 13:58. Zuar kafetegiaren ataria: Urola Ikastola BHI eta Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai.
  • 13:59. Tartean: Azpeitiko Ikastola Ikasberri.
  • 14:00. Ikasberriko biribilgunea: Kilometro urdina.
  • 14:01. Xanadu ataria: Gazte Altxa.
  • 14:04. Autoeskola: Imara.