Zozkatu dituzte 22. Korrikaren Azpeitiko kilometroak

Julene Frantzesena 2022ko mar. 31a, 08:46

Korrikako kilometroak erosi dituzten eragileetako ordezkari hainbat izan ziren atzo Sindikatu Zaharrean egindako batzarrean.

Apirilaren 8an, ostiralez, eguerdian iritsiko da 22. Korrika Azpeitira. Errezildik barrena iritsiko da herrira, eta orotara, 23 kilometro egingo ditu herrian. 41 eragilek erosi dituzte kilometroak, eta horietako ordezkariak arduratuko dira lekukoa eramateaz; atzo egin zuten kilometroen zozketa Sindikatu Zaharrean.

Azpeitiko Korrika Batzordeak zozkatu ditu 22. Korrikak Azpeitian egingo dituen kilometroak, horiek erosi dituzten eragileen artean. Apirilaren 8an, ostiralez, iritsiko da Korrika herrira, eta lekukoa hartuko duen lehenak Biele enpresako langileak izango dira; horiek Estra baserriaren parean jasoko dute Errezildik iritsiko den lekukoa, 13:10 aldean.

Atzo, asteazkena, egin zuten zozketa Sindikatu Zaharrean, eta hainbat eragiletako ordezkariak izan ziren han. Azpeitian 23 kilometro zati egingo ditu aurtengo Korrikak, eta horietan 41 eragiletako ordezkariek eramango dute lekukoa.

Honako hau da kilometroz kilometro 22. Korrikaren lekukoa eramango duten eragileen zerrenda:

  • 13:10. Estra baserria: Bieleko langileak.
  • 13:13. Tartean, bidean: Sokaitz eskalada taldea.
  • 13:17. Harrobiaren parean: Azpeitiko EH Bildu.
  • 13:21. Tartean: Izarraitz igeri elkartea.
  • 13:25. Irurena enpresa: Irurena lantegia.
  • 13:26. Lapatx zabortegia: Oilo Soro elkartea.
  • 13:28. Tartean: Azpeitiko Ikastola Ikasberri.
  • 13:30. Errezilerako biribilgunea: Loiolatxo elkartea.
  • 13:32. Egaña gozotegi parea: Sammic.
  • 13:34. Laubide jatetxe parea: Elikagunea.
  • 13:35. Artzubiko kebab-aren parea: Center Point akademia.
  • 13:37. Zezen plaza: Azpeitiko Ikastola Ikasberri.
  • 13:38. San Martin egoitza: Sortu/Orkatz.
  • 13:39. Laboral Kutxaren ataria: Sarralle.
  • 13:40. Azoka Plaza atzea: Kulturaz kooperatiba.
  • 13:41: Enparan Dorretxea: Azpeitiko EAJ.
  • 13:42. Burdinbidearen Euskal Museoaren parean: Kimu Bat.
  • 13:43. Tartean: Iraurgi Ikastetxea.
  • 13:44. Urola zentro medikoaren parea: Azpeitiko Udala.
  • 13:44. Kimetz ile-apaindegiaren parea: Atzegi.
  • 13:44. Perez Arregiko zubia: Bertan merkatari elkartea.
  • 13:45. Korrale tabernaren ataria: Tienda Azul.
  • 13:45. Amaia tabernaren ataria: Kontxi arraindegia.
  • 13:48. Plaza: Ernai.
  • 13:49. Elurra tabernaren ataria: Iraurgi Saskibaloi Taldea.
  • 13:50. Prat kafetegiaren ataria: Uztarria Komunikazio Taldea.
  • 13:51. Aliur kafetegiaren parea: Ikasberri kirol elkartea.
  • 13:52. Tartean: Azpeitiko Udala.
  • 13:53. Sajuandegiko biribilgunea: Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai eta Urola Ikastola BHI.
  • 13:53. Sanjuandegiko denda txinatarraren parea: Zokoa elkartea.
  • 13:54. Igerileku ataria: Zezen Beltz elkartea.
  • 13:54. Sanjuandegi Baigera ataria: Baigera elkartea.
  • 13:55. Iris mertzeria ataria: Erniarraitz bertsozale elkartea.
  • 13:56. Sanjuandegiko zubiaren hasiera: Elkar-ekin taldea.
  • 13:57. Zubiaren ondorengo bidegurutzea: Azpeitiko Gure Esku.
  • 13:57. Tartean: Urolako LAB.
  • 13:58. Zuar kafetegiaren ataria: Urola Ikastola BHI eta Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai.
  • 13:59. Tartean: Azpeitiko Ikastola Ikasberri.
  • 14:00. Ikasberriko biribilgunea: Kilometro urdina.
  • 14:01. Xanadu ataria: Gazte Altxa.
  • 14:04. Autoeskola: Imara.