Korrika Txikia ere apirilaren 8an egingo dute ikastetxeek

Julene Frantzesena 2022ko api. 1a, 09:33

2019ko Korrika Txikiaren irudia.

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko, Azpeitiko Ikastola Ikasberriko eta Iraurgi Ikastetxeko ikasleek eta irakasleek 10:15ean hasita egingo dute euskararen aldeko egitasmoa, 22. Korrika iritsi baino ordu batzuk lehenago.

Apirilaren 8an, ostiralez, 13:26 aldean sartuko da 22. Korrika Azpeitiko lurretara, eta egun horretan bertan, ordu batzuk lehenago egingo dute Korrika Txikia herriko ikastetxeetako kideek. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko, Azpeitiko Ikastola Ikasberriko eta Iraurgi Ikastetxeko ikasleek eta irakasleek 10:15ean hasita egingo dute euskararen aldeko egitasmoa. Dena den, Korrika Batzordeak oraindik ez du eman Korrika Txikiaren gaineko xehetasun gehiago.