2022ko Martxoaren 8a

Josketa tailerreko emakumeen lanak, plazara

Julene Frantzesena 2022ko mar. 8a, 20:18

Herritar bat erakusketari begira.

Azpeitiko Udalak sustatutako oinarrizko josketa tailerrean parte hartzen ari diren emakumeek egindako lanak ikusgai dira kulturgunean, atzotik. Hainbat egunez izango dira horiek erakusgai, Kulturazek Martxoaren 8aren harira antolatuta egitasmoen barruan.

Oinarrizko josketa tailerrean parte hartzen duten emakumeek beren lanak ikusgai jarri dituzte Sanagustin kulturgunean. Haiek egindako hainbat lan daude erakusgai atzotik, Kulturaz kooperatibak antolatu duen erakusketan, hala nola hainbat arropa nahiz hainbat ehunekin egindako lan. Horiek datozen egunetan ere izango dira kulturgunean.

Bestalde, Martxoaren 8aren harira, bi kontzertu antolatu ditu Kulturazek ostiralerako. Emakumeak izango dira agertokian. Hain zuzen ere, Bartzelonako Pinpilipussies taldea izango da agertokian, baita Linalab ere. Honako lotura honetan eskura daitezke bi talde horien kontzertuetarako sarrerak.