Karnabalak 2022

Haurren gozamenerako, haur parkea zabalik dago Izarraitz pilotalekuan

Nerea Uranga 2022ko ots. 26a, 12:43

Haur eta gaztetxoentzako jolasak eta puzgarriak daude jarrita gaur, zapatua, egun osoan zehar Izarraitz pilotalekuan.

Karnabaletako egitarauaren barruan, haur parkea dago zabalik gaur, zapatua, egun osoz Izarraitz pilotalekuan. Puzgarriak, futbolina eta bestelako jolasak daude jarrita bertan haur eta gaztetxoentzako. Goizean 11:00etan zabaldu dute haurrentzako parkea, eta 20:00ak arte egongo da zabalik. Hara joateko, ordea, aurrez txanda erreserbatu behar da sarrera bi euro ordainduta. Sarrerak Azpeitiko Udalaren webgunean eskura daitezke sarrerak, bi euroren trukean.