Koronabirusa Azpeitian

San Martin egoitzara ere sartu da COVID-19a

Julene Frantzesena 2021ko abe. 31a, 10:15

San Martin egoitzaren kanpoaldea.

Pandemia hasi zenetik lehen aldiz, hainbat positibo atzeman dituzte San Martin egoitzan. Aldundiak emandako datuen arabera, zortzi lagunek eman dute positibo COVID-19a atzemateko probetan.

Azken asteotan Azpeitian izugarrizko eragina izaten ari da COVID-19a, eta eragin eremuei dagokienez, ez da salbuespenik. Izan ere, pandemia hasi zenetik lehen aldiz, hainbat positibo atzeman dituzte San Martin egoitzan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak egoitzetako datuak ematen ditu egunez egun, eta atzo kaleratutakoen arabera, Azpeitiko adinekoen egoitzan zortzi lagunek eman dute positibo azken egunetan gauzatu dituzten COVID-19a atzemateko probetan.