'Herri ekimena eta kooperatibismoa' jardunaldia, protagonisten hitzetan

Urtzi Oteiza eta Julene Frantzesena 2021ko urr. 5a, 13:31

Herri ekimena eta kooperatibismoa jardunaldia egin dute gaur goizean Sanagustinen, kulturgunearen hamargarren urteurrena dela-eta Sanagustin kulturguneak 10 urte Herri Batzordeak prestatutako egitarauaren barruan. Jardunaldiak eman duena osorik eta zuzenean jarraitzeko aukera izan da Uztarria.eus-en. Jarraipena osatzeko, goizean zehar jasotako irudiekin eta gaurkoan hitza hartu duten protagonisten adierazpenekin bideo hau osatu du Erlo Telebistak.