Uztarriaren zozketak

Uztarriak Lisboara bidaia zozkatuko du bazkideen artean

Uztarria.eus 2021ko ira. 6a, 16:07

Bi lagunentzako bidaia izango da, eta hotela eta hegazkina ordainduko zaizkio irabazleari. Uztarriaren egungo bazkideek eta irailaren 30era bitartean egiten direnek parte hartu ahal izango dute zozketan. 

Uztarriako bazkide direnek Lisboara bi lagunentzako bidaia irabazteko aukera izan dezakete. Zehazki, Uztarriaren egungo bazkideek eta irailaren 30era bitartean egiten direnek parte hartu ahal izango dute zozketan; bazkide egin nahi dutenek lotura honetan dute horretarako aukera. Parte hartzeko, gaurtik irailaren 30era bitartean eman behar da izena, hemen.

Zozketaren irabazleak urriaren 15etik 17ra bitartean egin ahal izango du bidaia. Urriaren 15ean abiatuko da Lisboarako hegazkina, eta urriaren 17an itzuli. Bidaiaren irabazleak bi gau igaroko ditu Hotel Mundialen, ostatua eta gosaria barne, eta ez du ordaindu beharko aireportutik hotelerako lekualdaketa.

Oharra: Bazkidearen datu pertsonalekin bete behar da galdetegia, eta bazkide bakoitzak behin bakarrik parte har dezake.