Jakinmina piztuta, jende ugari bildu du egungo krisi egoeraren kontraesanen inguruko solasaldiak

Maialen Etxaniz 2021ko mar. 13a, 12:32

Atzoko hitzaldiko argazkia. (Hemengaude)

Jakinmina piztu zuen atzo Idoia Larrañagak, Juanjo Martinezek eta Jon Ander Etxebarriak eskainitako hitzaldiak, eta aretoa jendez lepo bete zen. Hemengaudek antolatu zuen atzoko solasaldia, "egungo krisi egoeraren kontraesanetan sakontzeko" eta COVID-19az beste ikuspuntu bat plazaratzeko. 

Azoka Plazaren gaineko areto nagusia jendez lepo bete zen atzo Hemengaudek antolatutako hitzaldia tarteko. Ikusmin eta jakinmin handia piztu zuen Idoia Larrañaga osasun hezitzaile eta gorputz zein arima terapeutak, Juanjo Martinez medikuntzan nahiz zirujian doktoreak eta Jon Ander Etxebarria biologoak eta PCR probetan adituak eskainitako solasaldiak. Arlo desberdinetako hiru profesional horiek aritu ziren hizlari, gaur egungo egoeraz eta COVID-19az, baina "beste ikuspuntu batetik". Hain zuzen, "egungo krisi egoeraren kontraesanetan sakondu eta argi pixka bat jartzeko" antolatu zuten atzoko saioa, eta gai horietan sakondu zuten Larrañagak, Martinezek eta Etxebarriak.

Saioa zuzenean jarraitu ahal izan zen Internetez, eta orain ikusgai dago hitzaldi osoa honako lotura honetan