Kontrolatu eta itzali dute udal brigadaren lokalean piztu den sua

Julene Frantzesena eta Aitziber Arzallus 2021ko mar. 5a, 20:04

19:30 aldera kea irteten hasi da lokaletik eta berehala bertaratu dira udaltzainak eta suhiltzaileak. Gipuzkoako hiru parketako suhiltzaileak joan dira Urola kalera, eta ordubeteren bueltan itzali dute sua. Ke handia sortu da, kaleak garbitzeko makina batek su hartu ostean.

Dagoeneko kontrolpean eta itzalita dago Azpeitiko udal brigadak Urola kalean duen lokalean piztu den sutea. 19:30 aldean, kea irteten hasi da lokaletik, eta berehala bertaratu dira udaltzainak eta suhiltzaileak –Gipuzkoako hiru parketako bost kamioi joan dira–. Ordubete pasatxoan kontrolatu eta itzali dute sua, eta inor eza zauritu; izan ere, sua piztu den unean inor ez zegoen lokalaren barruan. Uztarria.eus-ek jakin ahal izan duenez, lokalaren barruan zegoen kaleak garbitzeko makina batek hartu du sua. Keak ikusmina piztu du, eta herritar ugari joan da Urola kalera.

Horrela geratu da su hartu duen makina.