Segurtasun informatikoaren eta kontrolaren inguruko saioak egin dituzte Gaztetxean

Ihintza Elustondo 2021ko ots. 28a, 09:18

GKSko eta Azpeitiko Gaztetxeko kideek teknologiaren gaia landu dute egunotan. Tailerra egin zuten ostegunean, eta hitzaldia eskaini zuten atzo.

Haien kontrola gure pobrezia dinamikaren barruan, teknologiaren gaia landu dute egunotan Azpeitiko Gaztetxean. Hain zuzen ere, tailerra eta hitzaldia eskaini dituzte GKSko eta Gaztetxeko kideek, Teknologia kapitalaren zaindari izatetik, ongizate orokorra bermatzera izenburupean. Ostegunean, Segurtasun informatikorako jarraibideak tailerra egin zuten, 18:30ean hasita. Atzo –larunbata–, berriz, Teknologia kontrol sozialerako baliabide gisa hitzaldia eman zuten, 16:00retatik aurrera.