'Hitzalak' solasaldia eskainiko dute Harkaitz Canok eta Antton Olariagak asteazkenean

Uztarria.eus 2019ko urr. 28a, 09:18

Idazlea eta ilustratzailea hitzaren zein irudiaren arteko harremanaz ariko dira hizketan, 19:00etatik aurrera, Dinamoa sormen gunean. Hitzaren Eskolaren barruan antolatu dute saio irekia.

Hitzaren Eskolaren barruan, beste ekitaldi ireki bat antolatu du Dinamoa sormen guneak. Hain zuzen ere, Harkaitz Cano idazleak eta Antton Olariaga ilustratzaileak Hitzalak solasaldia eskainiko dute asteazkenenean, urriaren 30ean, 19:00etan, Dinamoan. Hitzaren eta irudiaren arteko harremanaz ariko dira hizketan Cano eta Olariaga, eta herritar orok izango du solasaldira joateko aukera, saioa irekia baita.

Ez da Hitzaren Eskolaren barruan antolatzen duten lehen saio irekia izango asteazkenekoa. Izan ere, urriaren 2an, poesia errezitaldi berezia eskaini zuten Iñigo Astiz idazle iruindarrak eta Mikel Aierbe idazle azpeitiarrak.