Haur masaje ikastaro irekia antolatu du Iraurgi Ikastetxeak azarorako

Uztarria.eus 2019ko urr. 28a, 11:35

Haurdunei eta 0-1 urte bitarteko haurrei eta haien familiei zuzenduta dago. Bi saio eskainiko dituzte, azaroaren 4an eta 11n, 17:15ean hasita. Aurrez izena ematea ezinbestekoa da, eta hilaren 31n itxiko da izen-ematea.

Iraurgi ikastetxeak masaje ikastaroa eskainiko du azaroan, haurdunei eta 0-1 urte bitarteko haurrei eta haien familiei zuzenduta. Antolatzaileek aurreratu dutenez, "masajeak dituen onurez gain, seme-alaben heziketan garrantzitsuak diren hainbat gairen inguruko solasaldiez gozatzeko aukera ere izango da: haurren garapen psikomotorea, haurrak bere ingurunea esploratzeak duen garrantzia, eta abar".

Orotara bi saio eskainiko dituzte, azaroaren 4an eta azaroaren 11n, 17:15ean hasita. Ana Zendoiak gidatuko du tailerra. Bertan parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea, eta urriaren 31n itxiko da izena emateko epea. Informazio zehatzagoa nahi dutenek 943-81 02 10telefono zenbakira deitu dezakete.