Rafa Zubeldia bigarren, Ur Irekietako Espainiako Kopan

Uztarria.eus 2019ko ira. 23a, 18:46

El Anillo igeriketa zeharkaldia jokatu zen atzo, hilak 22, Caceresen (Extremadura, Espainia), eta Izarritz igeriketa elkarteko kide Rafa Zubeldiak podiumean bigarren postua eskuratu zuen master mailan. Ur Irekietako Espainiako V. Kopako azken jardunaldia izan zen atzokoa, eta parte-hartzaileek bost kilometroko zeharkaldia egin behar izan zuten Gabriel y Galan urtegian jokatutako proban. Zubeldiak bigarren postuan amaitu zuen zeharkaldia, eta, horrenbestez, El Anillon azpitxapeldun gelditzeaz gain, Espainiako Ur Irekietako Kopan bigarren sailkatu da igerilari azpeitiarra.

(Argazkia: Izarraitz igeri elkartea)