Kalearen egoera dela eta, kexa

Herritar batek duela egun batzuk Landetako Arretxe kalean ateratako argazkiak dira honako hauek. Hark Uztarria.eus-i azaldu dionez, kale horretako etxe baten atarian zaborra dago pilatuta, eta espaloiko sasiak moztu gabe daude; gainera, kalea aspalditik "utzita" dagoela ere salatu du. Kexa agertu duen herritarraren arabera, kalearen egoera dela eta zomorroak ibiltzen dira inguruan.