Jon Etxaniz arraunlari azpeitiarra protagonista, 'Tapa pala!' saioaren laugarren atalean

Uztarria.eus 2019ko abu. 22a, 19:00

Arraun denboraldia dela eta, Tapa pala! saioa ari dira ekoizten eskualdeko hainbat hedabide -Erlo Telebista, Baleike, Karkara eta Urola Kostako Hitza–, eta Jon Etxaniz (Azpeitia, 1994) arraunlariari egin diote elkarrizketa saioaren laugarren atalean.

15 urterekin hasi zen Etxaniz arraunean, Zumaiako Telmo Deun elkartean. Zortzi urte igaro zituen bertan, eta iazko etenaren ostean, berriz hartu du arrauna, Orioko elkartean. Hona hemen, hari egindako elkarrizketaren bideoa. Elkarrizketa, berriz, honako lotura honetan irakur daiteke.