June eta Elaia Elorza bigarren, Azkoitiko Gaztetxoen Dantza Txapelketan

Uztarria.eus 2019ko abu. 18a, 13:44

June eta Elaia Elorza azpeitiarrek bigarren egin zuten atzo, abuztuak 17, Azkoitian jokatutako Gazteen Dantza Txapelketan. Dantzari azpeitiarrek emanaldi ederra eskaini zuten Balda plazan, beste 11 bikoterekin batera, eta epaimahaiaren erabakiz, bigarren sariari dagozkion 150 euro eta oroigarriak jaso zituzten. Argazkian, bi dantzariak Mari Jose Arregi Azkoitiko udal zinegotziarekin eta epaimahaikide batekin.