Urtero legez, abuztuko hainbat egunetan mantentze lanak egin dituzte barruko igerilekuan, eta gaur arte itxita izan da gunea. Dena den, gaur, abuztuak 16, zabaldu dute berriro. Horrenbestez, gaurtik abuztuaren 31ra bitartean honako ordutegi hau izango du estalitako igerilekuak: astelehenetik zapatura, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara; igandeetan, berriz, 09:00etatik 13:00etara izango da erabilgarri. Igerilekuaren eraikinean kokatuta dauden saunak eta gimnasioa ere egunero egongo dira zabalik abuztuan.