Jasotzeko handi samarra ote?

Herritar batek gaur eguerdian atera du honako argazki hau. Irudian ikus daitekeenez, kaka mokordo handi bat zegoen Erdikalearen ertz batean. Hala dio Uztarriako irakurleak bidali duen testuak: "Jasotzeko handi samarra izango zen txakurraren jabearentzat". Ez da txakur kakak direla-eta Uztarria.eus-era iristen den lehen kexa gaur jasotakoa.