Unai Alberdirentzat txapela Getariako salbatoreetan

Uztarria.eus 2019ko abu. 9a, 11:10

Unai Alberdi azpeitiarrak eta Beñat Garmendia lazkaotarrak irabazi dute Getariako pilota txapelketa. Joan den asteartean jokatu zuten 22. Salbatore Pilota Txapelketaren finala, Getariako jaien barruan, eta 18 eta 22 nagusitu ziren Alberdi eta Garmendia, Fernandez eta Garcia errioxarren kontra jokatutako final gogorrean.

Argazkian, Getariako finaleko une bat.