2019ko santioak eta saninazioak

Usakume tiraketaren aurka, protesta egin dute hainbat lagunek

Uztarria.eus 2019ko uzt. 21a, 14:32

Oinatz elkarte animalistak deituta, hainbat lagunek bi elkarretaratze egin zituzten atzo, zapatua, Odriako zelaiaren aurrean. Hain zuzen ere, XXXVII. Ollagorra Usakume Txapelketa jokatu zuten atzo zelai horretan, eta tiraketak salatzeko elkartu zen hainbat lagun bertan, Usakume tiraketarik ez eta beste hainbat mezu zeramatzaten pankartak eskuetan zituztela. Goizean 10:30etik 13:00etara egin zuten elkarretaratzea, eta 17:00etatk 18:00etara arratsaldean.