Larunbatean, ekainak 28, Zumaiako eskupilota txapelketaren finala jokatu zen Odieta pilotalekuan, eta Jon Aranbarri azpeitiarrak Unai Antia zumaiarrarekin batera osatutako bikoteak irabazi zuen txapelketa. Antia-Aranbarri bikotea partida osoan zehar Etxabe-Oiarzabal bikotearen aurretik ibili zen markagailuan, eta 22-15 emaitzarekin irabazi zuten azkenean partida. (Argazkia: Baleike)