Hasi berri den 2019-2023 agintaldiko lehen udalbatzarra izango da gaur, asteartea, udaletxeko areto nagusian. 19:00etan hasita egingo dute bilkura, eta besteak beste, bozeramaileen izendapenak, informazio batzordeen eraketa, erakundeetako ordezkarien izendapenak, ordainsarien zehaztapenak eta batzordeen eraketa izango dituzte hizpide.
Hona hemen, gaurko bilkurako gai zerrenda:
1.- Udalbatzak 2019ko ekainaren 15ean egindako bilkuraren akta onartzea.
2.- Udalbatza Osoaren ohiko saioen aldizkakotasuna.
3.- Udal talde politikoen osaketaren, bere kideen eta bozeramaileen berri ematea.
4.- Informazio batzorde iraunkorrak sortzea, eratzea eta lehendakaria hautatzea.
5.- Erakundeetan ordezkariak izendatzea.
6.- Hautetsien arduraldi erabateko nahiz partzialaren eta horien ordainsarien araubidea.
7.- Udalean duten karguan aritzeagatik, udalbatzaren kideei eta udaleko talde politikoei dagozkien ordainsariaketa kalteordainak.
8.- Gobernu Batzarraren eraketaren, osaketaren eta alkateordeen izendapenen berri ematea.
9.- 2018ko Azpeitiko Udaleko Kontu Orokorra onartzea.