Azpeititik Hazparneko festetara

Uztarria.eus 2019ko eka. 25a, 10:49

Herriko festak ospatu dituzte asteburuan Hazparnen (Lapurdi), eta Azpeitiko hainbat elkartetako kideak han izan ziren zapatuan. Hain zuzen ere, 50 bat lagun joan ziren Lapurdiko herrira, bi herrietako elkarteek duten elkarlanaren erakusle. Besteak beste, Ilunpeko pilotariak, kantujirako kideak eta Erniarraitzeko bertsolariak izan ziren festetan parte hartzen.

Azpeitia eta Hazparne (Lapurdi) 1983tik daude senidetuta. Hain zuzen ere, 1983an egin zuten bi herrien arteko senidetzea, Imanol Elias zen Azpeitiko alkatea.

Hona hemen, larunbateko hainbat irudi (Argazkiak: Azpeitiko Udala):