Urolako Napar Zuzterrak elkarteak Gernikako bonbardaketaren inguruko hitzaldia antolatu du iganderako, ekainak 16; 11:30ean hasiko da hitzaldia, eta Basazabal jauregian izango da. Xabier Irujok (Venezuela, 1967), Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroko zuzendariak, Gernika Geneology of a lie - Gernika gezur baten genealogia - liburua publikatu du aurten, 1937ko Gernikako bonbardaketaren inguruko liburua. Igandeko hitzaldian, Irujok bere liburuan gai haren inguruan bildutako nondik norakoen berri emango du, eta hitzaldira bertaratzen direnek bonbardaketaren inguruan dituzten hainbat zalantza argitzen saiatuko da idazlea.