Azkoitia-Tolosa autobus zerbitzuen ordutegietan aldaketak izango dira zapatuan

Uztarria.eus 2019ko eka. 6a, 17:55

UK02 linean aldaketak izango dira zapatuan Azpeitiko XX. Rallysprinta dela eta. Azkoititik Tolosarako autobus zerbitzuetan, 16:00etan eta 19:00etan Azkoititik irteten diren autobusak ez dira aterako, ezta Errezildik Azpeitira doazen 16:30eko eta 19:30eko autobusak ere.

Datorren zapatuan, ekainak 8, Azpeitiko XX. Rallysprinta izango da, eta autobus zerbitzuetako ordutegietan eragina izango du ekitaldi horrek. UK02 autobus linean izango dira aldaketak; Azkoititik Tolosara doazen autobusetan, 16:00etan eta 19:00etan Azkoititik ateratzen diren zerbitzuak kendu egingo dituzte. Errezildik Azpeitirako zerbitzuetan, berriz, 16:30eko eta 19:30eko zerbitzuak dira kenduko dituztenak.