Ikasi egiten da

Lander Arretxea ('Berria' egunkariko 'Ekografiak' atalean) 2019ko mai. 23a, 16:56

Lander Arretxea kazetariak Dinamoa sormen guneak martxan jarriko duen Hitzaren Eskola izan du hizpide Berria egunkariko Ekografiak atalerako idatzitako testuan. Honako hau da gaurko egunkarirako idatzi duen artikulua:

Gustuko telesaila amaitzen denean ezkutuko zirrikituren batean dugun gidoilaria pizten (eta puzten) zaigu gehienoi. Denok ditugu, mihi-puntan, eman diotena baina bukaera borobilagoak. Edo antzeman ditugun hutsuneekin osatu dugun zerrenda ia amaigabea. Gu ez baikara edonor: zientoka fikziozko lan ikusi eta aztertu ditugu.

Baina telesail asko ikusi dituena telesail on bat sortzeko gai izango dela pentsatzea okerra bezain absurdoa da. Plater asko dastatu dituena sukaldari fina izango dela jakintzat ematea beste. Laguntzen du, bai. Baina salbuespenak salbuespen, ez da nahikoa. Are gutxiago, gidoi horiek aktoreek, zuzendariak eta ekoizleek interpretatu beharko badituzte. Eta normalean taldean idazten direla jakinda; ezin fin aritu beste profesional batzuekin lanean, aurrez argot bat, tresna batzuk, analisirako kode batzuk konpartitu gabe. Telesailak –telebista saioak, esketxak...– idatzi egiten dira. Eta ikasi egin behar da horiek ondo idazten. Eginaren eginaz eta aurrez egin dutenengandik ikasiz.

Artikulu osoa Berria.eus webgunean irakur daiteke.