Udal eta foru hauteskundeak 2019

Amaia Etxeberria EAJren alkategaia elkarrizketa digitalean izango da gaur

Uztarria.eus 2019ko mai. 21a, 13:12
Amaia Etxeberria.

EAJren zerrendaburua Uztarriaren egoitzan izango da gaur arratsaldean, herritarrek bidalitako galderei erantzuten. Etxeberriak 16:00etan hasiko du on line elkarrizketa, eta oraindik ere bada hari galderak bidaltzeko aukera. Bihar, asteazkena, Nagore Alkorta EH Bilduko alkategaiaren txanda izango da.

Sei egun baino ez dira geratzen maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako, eta kanpainako azken egunak iritsita, EAJren eta EH Bilduren zerrendaburuak Uztarria.eus-eko elkarrizketa digitalean izango dira. Amaia Etxeberria EAJren alkategaia gaur, asteartea, izango da Uztarriaren egoitzan, herritarrek egindako galderei erantzuten. Etxeberriak 16:00etan hasiko du on line elkarrizketa, eta oraindik ere bada hari galderak bidaltzeko aukera.

Nagore Alkorta EH Bilduren alkategaia, berriz, bihar izango da Uztarriaren erredakzioan, herritarrek bidalitako galderak erantzuten. Alkortak 17:30ean hasiko du elkarrizketa on linea, eta honako lotura honen bidez bidal daitezke harentzat galderak.