Istripuetako irudiak, hausnarketa eragiteko

Uztarria.eus 2019ko mai. 9a, 10:07

Sanagustin kulturgunearen sarreran erakusketa berezi bat jarri zuten astearen hasieran: Oinezko ez hondatu zure bizitza argazki erakusketa, hain zuzen ere. Kulturguneko ate nagusiaren eta barruko atearen arteko sarreran ikus daitezke Stop Accidentes EAEk antolatutako lehiaketara herritarrek aurkeztutako irudiak. Hausnarketa eragitea da erakusketaren xedea, haren antolatzaileen arabera.