Lagun Onakeko eta Realeko gizon beteranoek lagunarteko partida jokatuko dute igandean Garmendipen

Uztarria.eus 2019ko mai. 3a, 14:48

Lagun Onakek klubaren 75. urtemuga dela-eta antolatu du partida berezia. 11:30ean hasiko da norgehiagoka Garmendipe futbol zelaian, eta sarrera doakoa izango da.

Lagun Onak futbol taldeak hitzordu berezia antolatu du iganderako, klubaren 75. urtemuga dela aprobetxatuta. Lagun Onakeko eta Realeko gizon beteranoen lagunarteko norgehiagoka jokatuko dute 11:30ean hasita, Garmendipe futbol zelaian. Partida ikusteko sarrera doakoa izango da, eta ohiko moduan, klubak zozketarako txartelak salduko ditu bertan.

Realak azaldu duenez, honako jokalari hauek izango dira Azpeitian, taldea ordezkatzen: Zabala, Loinaz, Orbegozo, Bakero, Elosegi, Jandro, Luis Perez, Zudaire, Irazusta, Joseba Agirre eta Uria. Horrez gain, Realeko hainbat jokalari ohi gonbidatu dituzte partida ikustera: besteak beste, Fuentes, Satrustegi, Gajate eta Periko Alonso. Oraindik baieztatu ez badute ere, haietako zenbait Azpeitian izango direla espero dute Realeko ordezkariek. Mikel Aranburu ere, agian, partida amaierarako azalduko dela adierazi du klubak; Mikel Labakak, berriz, partida du, eta ezingo da bertan izan.

Bestalde, honako jokalari hauek ariko dira Lagun Onaken beterano taldean: Saizar, Txino, Gogorza, Antxi, Beras, Irimo, Xubi, Beltxa, Igor E., Artzai, Ayuso, Tejera, Arri, Iker Elus, Joxemai, Josu, Bixente eta Andoni.

Futbola bihotzean eta balioak zelaian leloa aukeratu du taldeak 75. urteurrena ospatzeko, eta hainbat ekintza antolatuko dute datozen hilabeteetan.