Azpeitia-Ermua (UK05 linea) eta Azkoitia-Tolosa (UK02 linea) autobus zerbitzuen ordutegietan aldaketak iragarri dituzte La Guipuzcoana enpresak eta Lurraldebusek. Gaurtik, apirilak 1, ezarri dituzte aldaketa horiek.
Azpeitia-Ermua linean, hauek dira ordutegi aldaketak:
- Orain arte Azpeititik Ermuraino iristen ziren hiru zerbitzu (10:45ekoa, 15:45ekoa eta 16:45ekoa aurrerantzean Eibarreraino bakarrik iritsiko dira.
- Era berean, orain arte Ermuan abiapuntua zuten beste hiru zerbitzu (11:40koa, 16:40koa eta 17:40koa) ez dira Ermutik aterako. Horren ordez, Eibarren irtengo dira Azpeitirako autobusak 11:45ean, 16:45ean eta 17:40an.
- Ermutik Azpeitirako zerbitzu guztien ordutegiak bi minutu aurreratuko dira Eibarko, Elgoibarko eta Azkoitiko geltokietan.
Azkoitia-Tolosa linean, hauek dira ordutegi aldaketak:
- 09:00etan Azkoititik Errezilera irteten zen zerbitzua kendu dute. Horren ordez, Azpeititik abiatuko da zerbitzua, 09:10ean.
- Orain arte Azkoititik Tolosara 13:55ean irteten zen zerbitzua hamabost minutu atzeratu dute. Horrela, 14:10ean irtengo da gaurtik aurrera.
- Tolosatik Azkoitira 15:05ean irteten zen zerbitzua ere atzeratu egin dute eta gaurtik aurrera 15:15ean izango da.
- Larunbatetan, urte osoa, hiru zerbitzu eskainiko dituzte Azkoititik Tolosara (07:00etan, 09:00etan eta 12:00etan), eta beste hiru Tolosatik Azkoitira (08:00etan, 10:00etan eta 13:00etan).