Denbora luzez proiektua ontzen aritu ostean, ekainean irekiko dute Dinamoa sormen gunea. Proiektuaren sustatzaileek azaldu dutenez, egokitze lanak "bukatu samartuta" daude, eta eraikin eraberritua ikusteko moduan izango da datorren zapatuan, apirilaren 6an.
Goizean, 11:00etan hasita, Kultur Mahaiko urteko ohiko batzarra egingo dute bertan, eta ondoren bisita gidatuak egiteko aukera izango da, goizean zein arratsaldean. Goizeko bisita gidatua 12:30ean hasiko da, eta arratsaldekoak 17:00etan, 18:00etan eta 19:00etan hasita egingo dituzte.