Ilunpeko infantilak, azpitxapeldun

Infantil mailako Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketan azpitxapeldun postua eskuratu dute Ilunpe pilota elkarteko kideek. Lehenengo eta bigarrengo mailan lehiatu ziren azpeitiarrak, eta finalak galdu bazituzten ere, oroigarriekin itzuli ziren etxera.