XXVI. Azkoitia-Azkoitia maratoi erdia ordubeteko atzerapenarekin hasi da, Azkoitiko Bizkargi kalean sortu den sute baten eraginez. Horrenbestez, maratoi erdiko parte-hartzaileak 17:30ean irten dira Azkoititik, 16:30ean izan beharrean.
8,1 kilometroko lasterketa motza, aldiz, bere orduan irten ahal izan da, 16:15ean, eta bukatu dituzte lanak lasterkariek.
Bi lasterketen emaitzak eta argazkiak ikusgai izango dira webgune honetan arratsaldean zehar.