'Basque Selfie' eta 'Corgi: las mascotas de la reina', astebururako zine eskaintza

Uztarria.eus 2019ko mar. 21a, 10:33

Bi film ikusteko aukera izango da asteburuan Soreasu antzokian, Basque Selfie eta Corgi: las mascotas de la reina; Eñaut Elorrietaren eta Kaabestri String Ensembleren zapatuko kontzertua dela eta, igandean eta astelehenean izango dira oraingoan programatu dituzten hiru emanaldiak.

Horrela, igandean 19:30ean eta astelehenean 21:00etan (ikuslearen eguna) emango dute Basque Selfie (Euskal Herria, 2018). Iazko Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten dokumentala eta drama uztartzen dituen film bitxi hau. Euskal kulturan etxeak duen sinbologiari buruzkoa da filma eta Korrontzi taldeko Agus Barandiaran da protagonista. Familiaren 1540. urteko baserri zaharra eraitsi behar dute errepide bat egiteko, eta horren kontrako borroka hasiko du. Hain zuzen ere, Agus Barandiaran bera Soreasun izango da igandean, emanaldiaren ostean solasean aritzeko.

Igandean bertan, baina 16:30ean, emango dute Corgi: las mascotas de la reina (Belgika, 2019) animaziozko filma Soreasun.