Beñat Carbayeda txirrindularia nagusi, XXXIX. Azpeitia Sarian

Uztarria.eus 2019ko mar. 18a, 13:18

Txirrindularitzako XXXIX. Azpeitia Proba jokatu zen atzo, igandea, Azpeitian, Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak antolatuta. Beñat Carbayeda (Bazpi) txirrindularia izan zen helmugara iristen aurrena, eta hark lortu zuen lehen postua podiumean, 01:25:01 denborarekin. Carbayedaren atzetik iritsi zen Haritz Sein (Dinuy) txirrindularia, eta Haimar Etxeberria (Bazpi) heldu zen hirugarren. Orotara 44 txirrindularik amaitu zuten 54 kilometroko proba. Taldekako sailkapenean Bazpi taldea izan zen nagusi. Bigarren sailkatu zen Dinuy eta Andoaingo Txirrindularitza Eskola izan zen hirugarrena.