Talde jolasak egingo dituzte martxoko Plazatarrak saioan

Uztarria.eus 2019ko mar. 13a, 14:34
Plazatarrak egitasmoaren barruan egin zuten sukaldaritza tailerreko irudia.

Martxoaren 22an, ostiralez, izango da hilabeteko hitzordua. 17:30ean elkartuko dira parte-hartzaileak plazan, eta hainbat jolas egingo dute ondoren. HH 5. mailatik LH 6. mailara arteko ikasleek parte hartu ahal izango dute saioan, eta hilaren 21era bitartean eman beharko dute izena horiek, Gazte Informazio Bulegoan edo herriko bi ludoteketan.

Martxoko Plazatarrak egitasmoak badu data: hilaren 22a, ostirala. Talde jolasak egingo dituzte egun horretan, eta parte-hartzaileak 17:30ean elkartuko dira plazan. Saioa HH 5. mailatik LH 6. mailara arteko haurrei eta horiei gurasoei zuzendutakoa izango da, eta dagoeneko eman daiteke izena. Hain zuzen ere, martxoaren 21a, osteguna, izango da inskribatzeko azken eguna, eta interesatuek Gazte Informazio Bulegoko 943-15 71 60 telefono zenbakira dei edo gib@azpeitia.eus helbidera mezua idatz dezakete. Herriko bi ludoteketan ere eman ahal izango da izena. Plazatarraken antolatzaileek adierazi dutenez, lau umeko arduradun batek parte hartu beharko du egitasmoan, gutxienez, eta hak ere izena eman beharko du.