Zabaldu dute Perez Arregi plazatik autoz irteteko bidea

Uztarria.eus 2019ko ots. 28a, 18:20

Joan den astean, zorua konpontzeko lanak egiten hasi ziren Perez Arregi plazan, eta trafikoan aldaketak eragin ditu horrek azken egunotan. Hain zuzen ere, Perez Arregitik nahiz Enparan kaletik autoz irteteko erabiltzen den bidea da itxita egon da; hau da, Ertz tabernaren ondoko errepide zatia. Dena den, gaur amaitu dituzte konponketa lanak, eta horrenbestez, zabaldu dute pasabidea. Beraz, normaltasunera itzuli da berriro trafikoa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide