Uztarriaren zozketak

Igone Garaiak eta Jon Iturraldek irabazi dituzte Berri Txarraken kontzerturako sarrerak

Uztarria.eus 2019ko ots. 18a, 13:03

Herritar horiek Berri Txarrakek ostegunean eskainiko duen emanaldirako sarrera bana eskuratu dute, eta Uztarria dagoeneko jarri da irabazleekin harremanetan, sarrerak nola eskuratu jakinarazteko. 21:00etan hasiko da kontzertua, eta sarrera guztiak agortuta daude.

Berri Txarrak taldeak kontzertua eskainiko du ostegunean Sanagustin kulturgunean, eta emanaldi horretarako bi sarrera zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bazkideen artean. Igone Garaia eta Jon Iturralde dira sarrera bana eskuratu duten herritarrak, eta Uztarria jarri da haiekin harremanetan, sarrerak nola eskuratu behar dituzten azaltzeko.

21:00etan hasiko da Berri Txarraken kontzertua, Sanagustinen. Etenaldi mugagabearen aurretik taldeak egingo duen Ikusi Arte Tour 2019 biraren barruan emango du kontzertua, eta dagoeneko sarrera guztiak salduta daude.

Egin bazkide!

Uztarriako Komunikazio Taldeko bazkide egin zaitezke, urtean 30 euro ordainduta. Bazkide eginez gero, eguneko informazioa sarean jasotzeaz gain, Uztarria aldizkaria jasoko duzu hilero eta taldeak kaleratzen dituen bestelako produktuak –liburuak, egutegia, ikus-entzunekoak– ere jasoko dituzu etxean. Gainera, Uztarriako bazkideek hainbat zozketatan parte hartzeko aukera dute, Berri Txarraken kontzertuko sarrerenean adibidez. Bazkide egin nahi dutenek 943-15 03 58 telefonora deitu, uztarria@uztarria.eus helbidera mezua idatzi edo Uztarriaren egoitzara (Perez Arregi plaza, 1) jo dezakete.