Tortura kasuak salatu dituzte, Torturaren Aurkako Egunean

Uztarria.eus 2019ko ots. 13a, 11:10

Gaur, otsailak 13, Torturaren Aurkako Eguna da, eta Azpeitiko ezker abertzaleak tortura kasuak irudikatu ditu plazan, horiek salatzeko. Euskal Memoriak jasotako datuen arabera, Azpeitian 73 tortura kasu egon dira 1960az geroztik, eta 4.113 kasu egiaztatu dituzte EAEn. Azken datu hori Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Idazkaritzak Kriminologiaren Euskal Institutuari eta EHUri eskatutako txostenean dago jasota. Azpeitiko ezker abertzaleak honako testu hau kaleratu du gaurko egunaren harira.

Hona hemen, plazan egin duten ekintzaren irudi batzuk: