Pentsiodunek kopla kantari egin dute asteleheneroko elkarretaratzea

Uztarria.eus 2019ko ots. 4a, 18:21

Asteleheneroko hitzorduari hutsik egin gabe elkartu dira gaur ere Azpeitiko jubilatuak eta pentsiodunak, pentsio duinen aldarria plazaratzeko. Negu parte honetan behin baino gehiagotan egin izan duten bezala, Azoka Plazan elkartu dira gaur eguerdian ere. Asteroko eskaerak eta leloak barreiatzeaz gain, gaur, Santa Ageda bezpera, kopla kantari ere aritu dira elkarretaratuak, Kantu Jira taldekoen gidaritzapean.