Testamentuaren inguruko solasaldia antolatu du Hitzez elkarteak biharko

Uztarria.eus 2019ko ots. 5a, 10:45

Baserriko emakumeen elkarteak biharko, asteazkena, prestatu du solasaldia. 16:00etan hasiko da, Baigerako aretoan, eta Francisco Javier Lazaro Azpeitiko notarioa izango da hizlaria.

Zertarako testamentua egin? izenburupean, solasaldia antolatu du Hitzez baserriko emakumeen elkarteak biharko. Francisco Javier Lazaro Azpeitiko notarioak eskainiko du solasaldia 16:00etan hasita, Baigerako aretoan. Baserritarrei ez ezik, herritar guztiei zuzendutako hitzaldia izango dela jakinarazi du Hitzez elkarteak.