Zuhaitz Eguna irudietan

Erlo Telebista 2019ko ots. 4a, 12:53

Zuhaitz Eguna zela eta, hainbat lagun izan zen atzo, igandea, Goenako zelaietan zuhaitzak landatzen. Udalak eta Ekoetxeak antolatu zuten egitasmoa, eta harekin bat egin zuten herriko ikastetxeek, Lagun Onak Mendi Bazkunak, Baigerak eta Lagun Onak futbol taldeak. Guztira, 70 bat lagun elkartu ziren Goenan, eta 75 zuhaitz landatu zituzten. Erlo Telebistak egindako bideoa da honakoa.

Uztarriaren argazki bilduma, hemen.