Uztarriaren zozketak

Bi Kultur Bono zozkatu ditu Uztarriak urtarrilean bazkide egin diren herritarren artean

Uztarria.eus 2019ko ots. 1a, 17:07
Amaia Urkia eta Alaitz Aguado.

Amaia Urkia eta Alaitz Aguado izan dira zozketaren saridunak, eta bakoitzak Kultur Bono bana eskuratu du Uztarriaren bazkide egiteagatik. Komunikazio taldeak gisa honetako zozketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan. Egin zaitez Uztarriaren bazkide, urtean 30 euro ordainduta.

Uztarria Komunikazio Taldeak bazkidetza kanpaina berezia egin du urtarrilean zehar, eta bi Kultur Bono zozkatu ditu hil horretan Uztarriaren bazkide egin diren herritarren artean. Gaur, otsailak 1, eguerdian egin du zozketa komunikazio taldeak, eta Amaia Urkia eta Alaitz Aguado izan dira saridunak. Horrenbestez, Kultur Bono bana eskuratu dute Urkiak eta Aguadok, eta dagoeneko jaso dute saria Uztarriako langileen eskutik. Aurrerantzean, Uztarriaren bazkide izateaz gain, hainbat abantaila izango dituzte Kulturaz kooperatibak antolatutako kultur ekitaldietan.  

Kulturazek eta Udalak kaleratzen dute Kultur Bonoa, eta 2019rako atera zituzten guztiak salduta daude. 65 euroko balioa du bono bakoitzak, eta hainbat abantaila eskaintzen dizkie herritarrei:

  • Kulturaz kooperatibak antolatutako ekitaldietarako balio du.
  • Sanagustin kulturgunean, zortzi kontzertu doan.
  • Soreasu antzokian, musikari eta arte eszenikoari lotutako emanaldiak, %50ean.
  • Umeentzako ekitaldietan, Sanagustinen nahiz Soreasun, ume baten eta heldu baten sarrera doan.

Uztarriak gisa honetako zozketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan.

Egin zaitez Uztarriaren bazkide!

Herritarrei ahotsa eta informazioa emateko dago Uztarria Komunikazio Taldea, eta, horregatik, Uztarriarentzat ezinbestekoa da herritarren sostengua. Bazkide eginez gero, eguneko informazioa izango duzu sarean eskuragarri, eta Uztarria aldizkaria jasoko duzu hilero nahi duzun lekuan. Era berean, Uztarriak ateratzen dituen liburuak, ikus-entzunezkoak eta bestelako produktuak jasoko dituzu, baita zozketetan parte hartzeko aukera izan ere. Bazkide egin zaitezke urtean 30 euro ordainduta. Modu horretan, herritik hasitako proiektua hauspotuko duzu.

 Uztarriako bazkide egin nahi dutenek honako datu hauek bidali behar dituzte uztarria@uztarria.eus helbidera, izenburuan "bazkidetza" idatzita:

  • Izen-abizenak.
  • Helbidea.
  • Telefono zenbakia.
  • NAN zenbakia.

Uztarria.eus webguneak inoiz baino bisita gehiago izan zituen 2018. urtean, eta datu horiek pizgarriak dira Uztarriako kideontzat, lanean jarrai dezagun. Baina komunikazio proiektuak bizirik jarraituko badu, ezinbestekoa izango da herritarren laguntza. Egin zaitez Uztarriaren bazkide!